XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibaien sorrera eta beren iharduera geomorfologikoa

Lurreko ura ziklo etengabe baten menpe dago.

Ziklo hau, ozeanoetako lurrinketarekin hasten da eta honek hezetasunez betetako aire-masak sortzen ditu; hauek atmosferako goi-geruzetan hoztuta, kondentsazioa eragiten dute eta prezipitazio likido (euria) edo solido eran (elurra edo kaskabarra) erortzen dira.

Prezipitatu hauek, lur-azalera jausten direnean, bi bide desberdin hartzen ditu urak.

Bata libreki darrai azalean (irristaka) eta urpide txikiak eginez doa; hasieran nahiko etenak, (sakan, errekatxo, etab.) baina elkartzen doazen heinean, korronte iraunkorrak osatzen dituzte eta benetako erreken sorrera izatera heltzen dira.

Prezipitatutako beste urkopurua, zoruan barrena iragazten da, harik eta haitz-geruza iragazkaitzak aurkitu arte.

Hortik aurrera, muga horretan korritzen du lurpeko erreka moduan eta une jakinen batetan azaleratu egiten da iturriren bat sortuz.

Irteera berri honek, azaleko erreken korrontea haziko du lats edo errekatxo berriak sortuz (1. irudia).

Prezipitazio solidoek zikloa atzeratu egiten dute, baina lehentxeago ez bada geroxeago, urtu egiten dira eta askatua gertatzen den ur likidoak, aipatutako bideetakoren bati jarraitzen dio ezpairik gabe.